2008-01-16

IKASLEEN ARTEKO HARREMANAK

Ikastetxeetan ume asko daude, eta jakina denez, bakoitza desberdina da, eta ezinezkoa da denak harreman ona izatea elkarren artean. Hala ere, irakasleek ahal duten guztia egin beharko dute egoera kontrolatzeko.
Sortzen diren gatazka horiek, horiek, nola edo hala, eragina dute neska-mutilen ongizatean. Beraz, gure seme-alabengandik edo ikasleengandik ahalik eta hurbilen egotea komeni da, gertatzen ari zaien hori antzeman eta noraino eragiten dien ikusteko, eta, nola ez, laguntzen saiatzeko. Familiek euren seme-alaben bizipen eta jokaeren berri izan behar dute, eta esku-hartzeko bideak bilatu behar dituzte, seme-alaben jokabidea edozein dela ere (pertsona erasotzailea, ikusle pasiboa,erasoaren biktima…) Gatazka-egoera bati ez diogu inoiz garrantzirik kendu behar, norbait argi eta garbi kaltetuta gertatzen ari bada, batez ere, eta bai gurasoak, bai irakasleak, irtenbidea bilatzen saiatu behar dira.
Aipatu dudan moduan, ezin zaie gatazkei garrantzirik kendu, kasu batzuetan, gatazka horien ondorioa bulling-a izaten baita, baina beste batzuetan aldiz, umeen arteko haserrealdi bat baino ez da izaten. Beraz, garrantzia beti eman behar zaio, eta ahalik eta arinen konpontzen saiatu behar da bai irakaslea bai familia.

No hay comentarios: