2008-01-15

MURGILTZE PROGRAMAK


Nola hobetu euskararen jabekuntza hezkuntzan, jolasen bidez?

Euskararen irakaskuntza eta ikaskuntza metodoetan (murgiltze metodoetan konkretuago) asko hobetu da azken urteotan, baina oraindik ere akats eta gabezi ugari ageri dira. Hau dela eta, testu honen helburua horietako zenbait gabezi hobetzeko zer egin dezakegun azaltzea da.

Programa honek bigarren hizkuntzaren erakusketa goiztiar bat proposatzen du. Lehenengo hizkuntza baten jabe diren haurrak eskolan euskara (bigarren hizkuntza) lehen hizkuntza era naturalean ikasi duten moduan ikastea, ahal den heinean. Bigarren hizkuntzaren ikaskuntza kontestualizatua proposatzen du, honetarako egoera komunikatibo errealetan xede hizkuntza erabili (eduki eskolarraren irakas-ikaskuntza) beharko dugu.

Modu zehatzago batean, Haur Hezkuntzari bagagozkio, honek guztiak klaseko edozein ekintza garatzeko euskara lantzeko aproposak diren iharduerak aukeratu beharko ditugula suposatzen du.
Jolasa zergatik?

Aipatutako iharduera hauek jolasak izango dira. Hauen bitartez haurrek beraiek duten aritzeko grinari erantzuten diotelako, eta bera (jolasa) aitzakitzat hartuz inguruko beste pertsonekin, haur zein heldu, izango dituen partehartzeak probatzen dituelako.

Baina jolasek duten gauzarik garrantzitsuena sortarazten duten plazerrarekin umeengan motibapena iratzartzen dutela da. Sortarazitako motibapen honen ondorioz, munduaren eta egoera desberdinen ezagutza garatzen doa haurra bera ia konturatu barik.
Hau dela eta guretzat (Haur Hezkuntzako irakasleak izango garen neurrian) eta gure helburua lortzeko (kasu honetan bigarren hizkuntza baten jabekuntza) oso erabilgarria izango zaigu jolasa. Lehen esan legez, berarekin umeak motibatzen ditugulako eta honek xede hizkuntzaren ikaskuntza esanguratsuagoa bihurtzen duelako.