Irakaskuntzan, oso garrantzitsua da aniztasunari ondo erantzuten jakitea, ume bakoitza mundu bat baita, eta bakoitzari behar duena ematen saiatu behar baikara. Aniztasunaz ari garenean, kultur aniztasuna, izaten dituzten zailtasunak (batzuek beste batzuek baino gehiago), atzerapenak, gaixotasunak....hartu behar ditugu kontuan, izan ere aniztasuna arlo guzti hauetan egon daiteke, eta guztiak dira garrantzitsuak. Beraz, aniztasuna edozein delarik ere, erantzun egokia ematen jakin behar da.