- Ezin dituzte letrak (alfabetoa) behar bezala ikasi.
- Ez dira hitzen osagaiak analizatzeko gai eta horrek irakurketa motela, nekosoa eta akatsez josia dakar (letrak jan egiten dituzte edo antzeko ortografia dutenak, adibidez b eta d, elkarrekin nahastu, ahoskatzeko zailtasunak dauzkate, puntuazio-zeinuekin trabatu egiten dira, hitzak luze samarrak edo zailak direnean irakurketa erabat aldrebesten zaie, etab.)
Dislexia maila desberdinekoa izan daiteke, noski, eta ume dislexiko guztiek ez daukate atzerapen edo zailtasun bera eskolan, baina normalean gehientsuenei kosta egiten zaie trebetasun bat baino gehiago martxan jartzea eskatzen duten lanak edo eginkizunak burutzea.
Hala ere, ume dislexikoak beste edozein ume bezain azkarrak dira, baina gauzak beste modu batera ulertzen dituzte. Beren egitura neurologikoa desberdina da, baina beren ikaskuntza-prozesuari beldurrik gabe aurre egiteko estrategia eta laguntza berezia eskainiz gero, arazo asko eta asko konpentsatu, errekuperatu eta konpontzeko gai dira. Dislexia ez da gaixotasun bat hitzaren zentzu hertsian, ikasteko modu desberdina baizik.Eta zailtasun edo diferentzia horiek onartzea gurasoen jarreraren arabera egon ohi da askotan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario