Ikastetxeetan ume asko daude, eta jakina denez, bakoitza desberdina da, eta ezinezkoa da denak harreman ona izatea elkarren artean. Hala ere, irakasleek ahal duten guztia egin beharko dute egoera kontrolatzeko.2008-01-16
IKASLEEN ARTEKO HARREMANAK
Ikastetxeetan ume asko daude, eta jakina denez, bakoitza desberdina da, eta ezinezkoa da denak harreman ona izatea elkarren artean. Hala ere, irakasleek ahal duten guztia egin beharko dute egoera kontrolatzeko.HIPERAKTIBITATEA
- Nola antzeman dezakegu haur bat hiperaktiboa dela?
2. Sarritan ikasgelan edo geldi egon behar den momentuetan bere eserlekutik zutitzen da.
3. Maiz momentu ezegokietan salto edo korrika egiten du.4. Askotan, lasai jolasteko, zailtasunak izaten ditu.
5. Sarritan “martxan” egongo balitz bezala egoten da, motore bat izango balu bezala funtzionatzen du.6. Maiz larregi hitzegiten du.
- Zer egin daiteke gelan haur hiperatiboarekin?
- Tratamendua:
-Badirudi, botikak eta interbentzio psikologikoa, heziketakoa eta soziala konbinatuta lortzen direla emaitza onenak.
-Umearen inguruko pertsonen parte hartzea ezinbestekoa suertatzen da, tratamenduaren arrakasta handiena lortzeko.
-Tratamendu farmakologikoa haurrak 6 urte dituenean hasi behar da, 2 edo 3 urteko luzapenarekin.
-Botikez gain garrantzi handia du umeak jasan ditzakeen bazterketa sozialak, horren aurkako neurriak aldez aurretik hartu beharko dira.
Beraz, irakasleak kasu hauetan oso asi egon beharko da eta ume honen gurasoekin harremanetan egon beharko da beti. Gainera, haurrarentzako aproposak diren ariketan bidaliko dizkio.
PSIKOMOTRIZITATEA
- Jolas librearen garrantzia:
Erlazio-Psikomotrizitatearen metodoa jolas librean oinarriturik dagoenez, jolas-mota horrek heziketan leku eta denbora berezi bat izateak duen garrantzia azpimarratu nahi dut. Jolas libreak haurraren barneko eta kanpoko mundua adierazten du sinbolikoki eta horrela bere fantasia, beldurra, zailtasuna, baliabidea, sormena eta abar azaldu eta lantzeko bidea ematen du.
Askotan, libreki jolas egiteko aukerarik izan ez duten haurrek bere ahalmen intelektualak murrizturik edukitzen dituzte. Horrez gain, jolasak ongi funtzionatzearen atsegina ematen dio haurrari. Beraz, jolasaren eragina zabala dela aitortu behar dugu, honen bitartez, haurra entseiu-errorea lantzen eta bere porrot-sentsazioak gainditzen ere saiatzen baita. Telebistaren aurrean pasiboki dagoen haurrak, aldiz, ez du hori garatzeko aukerarik izaten, eta tamalez, honako hau, gero eta haur gehiagori gertatzen zaie, beraz, gurasoak ere adi egon beharko lirateke kontu honetan.
- Irakaslearen jarrera psikomotrizitatea lantzean:
-Harreman asimetrikoa: Haurraren jolasean sartzeko itxura egiten du, jolasa aurrera ateratzen laguntzeko.
-Autokonszientzia: Emozioen autokontrola behar dugu, epaitu gabe, besteen sentimenduak hobeto ulertu ahal izateko. Gaitasun honi esker agresibtate arazoak, gorputz kontaktoak, ustezko projekzioak gainditu daitzeke, bai eta arauak bideratu inposaketarik gabe.
-Legearen eredu: Zenbait arau finkatu behar dira: minik ez ematea, besteen lanak errespetatu...
-Segurtasun fisiko eta afektiboa: Haurrari konfiantza adierazi: hitzez, jarreraz, kokapenaz, proposamen egokiz eta urratsen sekuentzia errespetatuz. Harrenganako amatasun giroa lortu behar dugu, baina aldi berean autoriate egituratzailea, ezetz esaten dakiena.
-Enpatia: Bestearen lekuan kokatzen jakin behar dugu, bestea nola sentitzen den jakin ahal izateko. Haurraren mugimenduzko adierazpena behatuz berari buruzko infomazioa jasotzeko gai izan behar gara. Ahots doinuak, keinuak, aurpegiko adierazpenen mezuak jaso behar ditugu. Haurrak bere aniztasunean, diren bezala onartu behar ditugu.
-Disponibilitaea: Adimen, afektibo eta gorputz arloko ezaugarrien bidez haurra ondo senti dadin lor dezakegu.
-Lan giro irekia: Haurrari burutatutako aukera desberdinak onartuko dira, heziketarako eta beren garapenerako lagungarritzat jotzen diren neurrian. Haurrak bere kezka, zalantza, beldurrak jasotzen direla somatu behar du.
(Irakasleak izan behar duen jarrerari buruzko puntu hauek, psikomotrizitateari buruzko blog batetik hartutakoak dira)
2008-01-15
MURGILTZE PROGRAMAK

Euskararen irakaskuntza eta ikaskuntza metodoetan (murgiltze metodoetan konkretuago) asko hobetu da azken urteotan, baina oraindik ere akats eta gabezi ugari ageri dira. Hau dela eta, testu honen helburua horietako zenbait gabezi hobetzeko zer egin dezakegun azaltzea da.
Programa honek bigarren hizkuntzaren erakusketa goiztiar bat proposatzen du. Lehenengo hizkuntza baten jabe diren haurrak eskolan euskara (bigarren hizkuntza) lehen hizkuntza era naturalean ikasi duten moduan ikastea, ahal den heinean. Bigarren hizkuntzaren ikaskuntza kontestualizatua proposatzen du, honetarako egoera komunikatibo errealetan xede hizkuntza erabili (eduki eskolarraren irakas-ikaskuntza) beharko dugu.
Modu zehatzago batean, Haur Hezkuntzari bagagozkio, honek guztiak klaseko edozein ekintza garatzeko euskara lantzeko aproposak diren iharduerak aukeratu beharko ditugula suposatzen du.
Aipatutako iharduera hauek jolasak izango dira. Hauen bitartez haurrek beraiek duten aritzeko grinari erantzuten diotelako, eta bera (jolasa) aitzakitzat hartuz inguruko beste pertsonekin, haur zein heldu, izango dituen partehartzeak probatzen dituelako.
Baina jolasek duten gauzarik garrantzitsuena sortarazten duten plazerrarekin umeengan motibapena iratzartzen dutela da. Sortarazitako motibapen honen ondorioz, munduaren eta egoera desberdinen ezagutza garatzen doa haurra bera ia konturatu barik.
Hau dela eta guretzat (Haur Hezkuntzako irakasleak izango garen neurrian) eta gure helburua lortzeko (kasu honetan bigarren hizkuntza baten jabekuntza) oso erabilgarria izango zaigu jolasa. Lehen esan legez, berarekin umeak motibatzen ditugulako eta honek xede hizkuntzaren ikaskuntza esanguratsuagoa bihurtzen duelako.
2008-01-14
HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK
Honetan hizkuntza bat, era natural batez nola ikasten den azaltzen du, hau da, zein irizpide jarraitu behar den horretarako. Baina gero, Hezkuntza Premia Bereziak dituzten haurren kasuetan, aipatutako irizpide orokor horiek aplikatzeko orduan kontuan hartu beharreko oinarriak aipatzen dira.
Honetaz gain, adimen atzerapena, hizkuntza nahasteak, emozio-arazoak eta moldatzeko arazoak eta gorreria duten haurren kasuan, zer egin eta zein oinarri hartu behar diren kontuan ere azaltzen du.
Beraz, oso interesgarria eta baliagarria den artikulua da.
TRATU TXARRAK
Normalean, familien batez bestekoarekin zerikusirik ez duten etxeekin erlazionatzen dugu arazo hori nahi gabe, pobrezia handia, ikasketa maila txikia edo toxikomaniaren eraginak bizi dituzten ingurune minoritarioekin hain zuzen, baina ezin dugu ulertu, familia konbentzional batean horrelakorik gerta daitekeenik. Baina erratuta gaude, hau edozein familiatan gerta daiteke, eta garaiz konturatzea da garrantzitsua, ume horri lagundu ahal izateko.
Sarean aurkitu dudan artikulu batean hitz egiten da honi buruz, eta hau nola antzeman eta honen aurrean zer egin behar dugun ere komentatzen da.
Hauek dira haur bat tratu txarrak jasaten badabil ala ez adierazten duten portaerak:
-Bere ohiko portaeran aldaketa bortitzak. -Gurasoen arretarik jasotzen ez duten arazo fisikoak. -Urduri eta kezkati agertzen bada, gauza txarren bat gertatzeko arriskua balego bezala. -Arrazoirik gabe eskolara huts egitea. -Familiak interes gutxi agertzen du haurrak eskolan egiten duenaz eta deitutakoan ez da eskola joaten. -Gurasoek ukatu egiten dute haurrak arazorik duenik eta aldi berean, mespretxatu egiten dute bere jokaera. -Familiak haurraren gaitasunentzat eskuraezinak diren helburuak ezartzen dizkio. -Guraso edo helduek behin eta berriz iseka egiten diote. -Haurrek ez diote jendeari aurpegira begiratzen edo gaizki esaka aritzen dira jende guztiaz. |
Beraz, irakasleek gauza hauek hartu behar dituzte kontuan haurren batek jokaera arraroren bat baldin badu, eta mutiko edo neskatila bat tratu txarrak jasaten ari den susmoa duenean, erantzukizun etikoz jokatu behar du eta ahalik eta zuhurtziarik handienez.
Honi buruzko bideo bat:
http://es.youtube.com/watch?v=pj_pghZeJX4
2008-01-09
HAUR MASAIA
Nik aukeratutako gai honi buruzko informazioa aurkitzean, ez nuen espero masaian inguruan ezer aurkituko nuenik, baina antza denez, haurrei ematen zaizkien masaiak eskolarekin edo hezkuntzarekin ere lotura du. Web orri honetan, edo web orriaren artikulu batean, haurren masaiaz hitz egitean, eremu desberdinak ematen dira aukeran, baina nire gaiarekiz erlazio gehien duena "eremu eskolarreko haurrena" da. Oso labur azaltzen dira gauzak, eskematikoki, zehatzago esanda, baina oso ondo ulertzen da eta oso interesgarria da masaiak umeengan lortu dezaketena, edo horien bidez lortu dezakeguna. Hona hemen esaten dena:Eremu eskolarreko haurrak
Haurtzaindegietan edo eskolaurrean (4 hilabete-4 urte): haurren arteko zein irakasle-haurren arteko erlazioak aldatzeko altxor bat izan daiteke.
Portaera erasokorra duten haurrekin : erlazioak eta portaerak aldatzen laguntzen du.
Haurrak adaptazio arazoak dituen denboraldian lagungarria da.
Ahozko- hizkuntzaren nahiz ez ahozkoaren sormena eta adierazkortasuna pizten edo sortzen du.
Haur-hezkuntzan eduki bezala sartu daitekeen osotasunezko bidea da; hots, "bakoitzaren ezagutza" eta jarreren lanketa.
Haurrak atentzio indibidualizatua jasotzen du gorputz lengoaian (lenguaje corporal) eta gainera afektibitate dosi handi batekin.
Honetaz gain, youtuben, haur masaiari buruzko bideo bat aurkitu dut, eta honetan, haurrei zer motatako masaiak ematen zaizkien ikus daiteke,baina ez dit uzten bideoa bitakoran jartzen, beraz, lotura jarriko dut bideoa ikusi bahi duenarentzat. (Bideoa)